Aitor Suarez, mugarria den disko baten ilustratzailea

2018ko apirilaren 15a
00:00
Entzun
Aitor Suarez Cerezorenak (Barakaldo, Bizkaia, 1976) dira erreportaje hau laguntzen duten 22 ilustrazioak. Suarez diseinatzaile grafikoa da, eta 2005ean, taldeari zion miresmenari jarraituta, negugorriak.net webgunea sortu zuen, bere kasa. Gaur egun, hainbat gizarte talderentzat eta musika proiekturentzat egiten du lan. BERRIA eta Badok-entzat egin duen lan honetan, «bat-batekoa eta bizia» izaten saiatu da, ia beti hasieran bururatu zaion ideiari helduta. Suarezek berak aitortu du Borreroak baditu milaka aurpegi-k «izugarrizko eragina» izan zuela bere bizitzan eta, gaur egun ere, bere disko gustukoen artean «lehen postuan» segitzen duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.