Kritika. Opera

Bezpera onak

2013ko otsailaren 19a
00:00
Entzun
'Les Vepres Siciliennes'

Abeslariak: Lianna Haroitounian, Gregory Kunde, Vladimir Stoianof eta Dmitri Ulianof.Zuzendaria: John Mauceri. Eszena zuzendaria: Davide Livermore. Lekua: Euskalduna Jauregia. Bilbo. Eguna: otsailaren 16a.

Oso erakargarria izan da OLBEk, Torinoko Regio Antzokiarekin eta Lisboako Sao Carlos antzokiarekin batera, ekoitzi duen Verdiren Siziliar bezperak, frantsesezko bertsioan. Opera interesgarria, bai musikologoentzat, zein verdizale amorratu direnentzat, zalantzarik gabe. Etahortik etorri zen hirugarren ekitaldian balletaren ondoren sortu zuen eztabaida laburra, operaren azkenean berriro gauzatua. Izan ere, Davide Livermorek eszena baliatu zuen balizko gertakizunaren —1200ean Palermon lehertu omen zen sarraskia frantses okupatzaileen aurka— eta libretoaren beraren anbiguotasuna, gaur egun Italian, Espainian eta oro har Europan dagoen krisi orokorrarikritika zorrotza egiteko. Hau da, denbora aldatu zuen—baina ez lekua, Italia mafiosoan, beraz— gizarte bakezaleak eraman behar zuen borroka konstituzionala adieraziz, tirania mediatiko eta botere ekonomiko eta politikoen kontra;zorro honetan sartu zituen baita ere, bortizkeriarenbitartez botere horien aurka altxatu zirenak. Horretarako Livermorek murrizketei aurre egiteko egin diren manifestazioen irudiak erabili zituen eta horretatik sortu ziren sektore baten txistu eta zapata hotsak, gehiengoaren txaloei esker laster estali zirenak. Eszenaren lan orokorra ona izan arren, alde batetik, hutsunea eta nekea sumatu genituen Grand Operaden genero frantziarrari ballet luzea kentzeko orduan; eta bestetik, pixka bat bortxatuairuditu zitzaigun gaur egungo egoera kaskarra islatzea, nahiz eta zilegitzat onartu eszena zuzendariak egin zuen irakurketa. Anbiguotasunaren ildotik dator, era berean, opera amaitzeko jarri zuenparlamentuaren goiburua: «subiranotasuna herrian datza... Konstituzioak ezartzen dituen era eta mugetan...» Konstituzioak eta sasi-demokrazia horiek injustizia aldarrikatzen dutenean,zer?

Aldiz, erabateko onarpena izan zuten distira egin zuten abeslariek, musikariek eta musika zuzendariak. Asko gustatu zitzaigun Kunde tenorraren ahotsa, batez ere goi erregistroan, eta jakintza antzez-moduetan; beste horrenbeste Ulianof baxuak haizeratu zuen ahots biribil eta tinbre gozoduna. Lianna Haroitourian sopranoak berriz, apal hasi arren, gero eta lerro-kantu politagoa adierazi zuen, baitaindarra eman beharreko agudo arriskutsuenetan ere. Stoianofek ez dauka besteen pareko ahots ederrik, baina haien maila eman zuen. John Mauceri musika zuzendariakarazorik gabe eraman zuen osagai guztien bateratasuna eta beraren aginduetara EOSek ederto jo zuen ia lau orduan barrena. Bilboko Operaren Abesbatzak oso ondo egin zion aurre partitura zailari eta eskarmentu handiko aktore moduan mugitu ziren eszenatokitik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.