ARGUDIO NAGUSIAK

2018ko azaroaren 10a
00:00
Entzun
Akusazioarenak

Ez zegoen liskarrik. Ertzainek kontrakoa esan arren, lekukoek frogatu dute Kirruli aurreko plazatxoan ez zegoela liskarrik. «Zenbat agente zauritu ziren han?», galdetu du. «Bakar bat ere ez». «Zenbat furgoneta kaltetu ziren? Bat ere ez». Ez zegoen kalexkan sartzeko arrazoirik.

Bazekiten. Ertzainek formakuntza jasotzen zuten, eta bazuten gomazko pilotak erabiltzeko protokoloen berri. Bazekiten jardun hilgarria izan zitekeela. Espainiako Estatuan 20 pertsona hil eta 30 mutilatu dituzte gomazko pilotek, eta Europak ohartarazpena bidalia zion Espainiari gomazko piloten erabilerari buruz. Hala ere, zuzen egin zuten tiro, erreboterik gabe, eta gertutik.

Bermatzaileak. Poliziek herritarren segurtasuna bermatzeko lana dute. Ez dute horren aurka jardun behar, eta, hala ari bada, geldiarazi egin behar dute. Guztiak dira erantzuleak, baita kalteak eragozteko ezer egin ez zutenak ere.

Defentsenak

Liskarrak. Liskar handiak zeuden, eta arriskua eragiten ari zen. Hori eten behar zen.

Ezjakintasuna. Orduan ez zen ezaguna zer kalte eragin zitzaketen gomazko pilotek, eta ertzainek ez zuten uste inor hil zezaketenik. Gerora zorroztu ziren babes neurriak jarduera protokoloetan.

Egiletza. Tiro egin zuten hiru akusatu daude, eta pilota bakarrak hil zuen Cabacas. Ezin da jakin nork jaurtitakoa izan zen. Gainera, askoz ertzain gehiagok egin zuten tiro.

Fiskalarenak

Kontraesanak. Ezin da gertatutakoa argitu, kontraesanak izan direlako nagusi.

Kausalitatea. Akusatuen jardun zehatzek Cabacasen heriotza eragin zutela frogatu behar da, eta eragotzi zitekeela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.