Mikel Zumeta.
Donostiako 69. Zinemaldia. Sail Ofiziala. KRITIKA

Bihotz elbarrituaren errautsa

2021eko irailaren 22a
00:00
Entzun
'Ping yuan shangde mo xi / Fire onthe Plain'

Zuzendaria: Zhang Ji. Aktoreak: Zhou Dongyu, Liu Haoran. Herrialdea: Txina. Iraupena: 113 min.

Txinako probintzia industrial baten eraisketa, eta horrekin batera, langabezia, etsipena eta galera. Zhang Jiren lehenengo film luzeak, neo-noir edo zinema beltz txinatarraren itxurapean, Bong Joon-Horen Memories of Murder filmaekarriko digu gogora tarteka. Zhangen filmean, zenbait taxi gidari hilko dituzte, eta trama poliziako horrek hari baten gisan lotuko ditu istoriokobeste gertakariak ere. Lotu edo sortu, ondorioztatu eta argudiatu.

Langabezian dagoen fabrikako langile fina eta haren alaba, zintzoa eta bertutetsua, biak ala biak pobre. Fabrikako ugazaba ustela, haren emazte mututua eta haien seme frustratua, kaleetan egindako ankerkeriekin bere ezinak kitatzen.

Bitartean mutazioan dabilen Txina, nortasuna non duen ezin asmatu duena; su, errauts eta ibai artean, metal, estrata mehe eta kale-merkatu mukuruetan. Inkomunikazioa nonahi dago, fede txarra handia da. Gehienek alde egin nahi dute, baina ezingo diote patuari ihes egin; diruak badaki nori dagokion eta beti egingo du itzulera, behar duenari eskuetatik ihes eginez, patroiaren patrikara. Justizia bezala, txiroek ezagutuko ez dutena.

Maitasun printza piztuko da Txinako bazter honetan, bazter elbarrituan, itxaropen zirta. Akaso nahikoa izango ote da horrekin aurrera egiteko?

Zuzendariak lehenengo film interesgarria proposatu digu. Bortxatuegia agian, istorio gehiegi jaso nahi izaterakoan bidean hariak askatu baititu. Gidoilariaren eskua nabariegia dela esango nuke; nolanahi ere, bere iluntasun guztian, zeru metalezko goibelean, gozagarria suertatzen den film bat da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.