Noiz sortua: 2018-05-29 00:30:00

KRITIKA. Antzerkia

Itsasorantz umezurtz

Agus Perez -

2018ko maiatzak 29

'Deshakesperazioa'

Konpainia: Karrika. Egilea: Jose Martin Urrutia Txotxe. Zuzendaritza: Jose Martin Urrutia Txotxe, Ana Tere Maestro, Eunate Zarrabeitia, Manolo Murillo. Musikariak: Bartolome Ertzilla kontserbatorioko partaideak. Eszenografia eta jantziak: Karrika antzerki taldea. Lekua: Debako Aldats pilotalekua. Eguna: Maiatzak 26.

Itsasorantz umezurtz, arima galduak bezala, doaz gure ametsak, pasadizoak, ipuin kontaezinak, hitz jarioak, proklamak, diskurtsoak, eskutitz bukatugabeak, inoiz ikasi ez ditugun otoitzak, izunak, desioak... Gauero botatzen dituzue, eta hor joaten dira errekatik, norbaitek batuko dituen esperantzarekin».

Errekan behera doazen bizitza apurren irudi ederra Jose Martin Urrutia Txotxe-ren Ametsen faktoria antzezlanari dagokio, eta orain, bera hil eta hilabete eskas batzuetara, bere esangura osoa hartu du gu guztiongan. Are gehiago lan honetarako —Deshakesperazioa— berreskuratu zituelako, hanka-paluen gainean dabilen pertsonaiaren ahotan jartzeko, era horretan atea irekiz XVII. mendeko Londresko merkatu bateko giro bizi, koloretsu eta zoragarriari.

Baina Portugalgo mahastietatik Londresera ekarritako ardoa ez da zehatz-mehatz urardotua izan, edabe batekin nahastua baizik, eta azokako guztiek pitxarretik edan ostean haluzinazioen munduan sartuko dira, ikusleak beraiekin eramanez. Bide horretatik, pertsonaia bakoitzaren asmoak eta nahiak azalera irtengo dira, amodio pasionatuak izan zein instintu hiltzaileak izan, Shakespeareren idazkietan ohikoa zen moduan. Izan ere, azoka erdiko harategian William bera ikusiko dugu, orriak eta orriak eldarnio betean idazten eta bere lumatik sortzen diren pertsonaiei bizitza ematen.

Horrela izanik, Lady Macbeth aseezina, Shylock merkataria, Puck iratxoa, Hamlet zalantzatia, Olivia tormentatua, Duncan erregea eta beste hainbeste arketipo ezagunen kontakizunak gurutzatuko dira azoka hartako salerosle arruntekin. Hala ere, Elgoibarko antzerkigilearen irudimen agortezinean beste era batean ikusi ditugu haiek guztiak, jatorrizko komedia eta tragedia handiak elkarlotu, josi, itxuraldatu, gure kantetan bildu eta mihise eszeniko aberats bihurtuta. Horretarako, jakina, Txotxeren altzoan urte askoan ibilitako antzezle konpainia militantea behar zen, eta despedidako emanaldi honetan beren mailarik onena eman dute haiek guztiek. Gainera, esan beharra dago bereziki politak izan direla jantziak, ondo asmatua eszenografiaren diseinua, eta suabeak bezain alaiak koloreak. Bestetik, eszenan bertan egon diren hamaika musikari gazteek —zazpi biolin, biola bat eta hiru txelo— berotasun handia eta dotorezia nabarmena eman diote ikuskizunari, Haendel eta Eskandinaviako jai-musika finezia handiz interpretatuz.

Amaitutakoan, Debako Goaz! antzerki taldeak —beraiek antolatzen dute Debako Antzerki Astea, eta aurtengoa XXXII. aldia da— omenaldi antzeztu bat eskaini diote Txotxeri, haien zuzendaria ere izan zelako, beste talde batzuena —Taupada, Ekekei...— izan zen legez. Adiorik ez, Txotxe: sortu zinen enbor beretik beste asko sortu dira zuri esker.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Ekainaren 5ean eguneratua. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan hiru lagun hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez. Hamalau positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta ez dute gaixorik ospitaleratu. Euskal Herrian 29.723 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.089 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Ertzaintzaren kontrol bat, Kantabriako (Espainia) mugan. ©Aritz Loiola / Foku

Beste hiru pertsona hil dira COVID-19ak jota

Berria

Hamalau pertsonak eman dute positibo Hego Euskal Herrian PCR proban. Ez dute inor ospitaleratu, eta pertsona bat atera dute zainketa intentsiboen unitatetik.

Herritarrak paseoan, Donostiako Ondarreta hondartzaren ondoan. ©JON URBE / FOKU

Hirugarren fasera igaroko da Hego Euskal Herri guztia

Ainhoa Larretxea Agirre

Hirugarren fasetik aitzinera, autonomia erkidegoetako lehendakariek izango dute erabakiak hartzeko eskumena. Alarma egoera bukatu arte, etenda egongo dira Nafarroaren eta EAEren arteko joan-etorriak. Nafarroan elkarte gastronomikoak irekiko dituzte, baina tabernetako barrek itxita jarraituko dute. Jaurlaritzak bihar emango ditu hirugarren faseari buruzko azalpenak.

Arroabeko haur eskola, artxiboko irudi batean ©urola kostako hitza

Partzuergoko haur eskolak ekainaren 22an irekiko dituztela jakinarazi diete sindikatuei

Irati Urdalleta Lete

LABek plantorako deia egingo du, «prebentzio plan egokia» adostu ezean.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna