LARREPETIT

Traizioa

Onintza Enbeita -

2018ko otsailak 2
Egunero osten digute. Bai, badakit politikari guztiak ez direla berdinak eta hori dena, baina diru beltzik ez darabilenak inorentzat balio ez duten proiektuetan xahutzen du dirua. Gure interesak defendatzeko eman genien botoa, baina kontuan hartzen zaizkigun interes bakarrak hipotekarenak dira. Krisia deitu dioten gezur handi hau hasi zenean baino aberatsagoak dira aberatsak. Goizero lanera joanda ere, ezin dugu hilabete amaierara iristea bermatu. Horrela bizi gara beste batzuek gure kontura angulak jaten dituzten bitartean. Kulturaren plan estrategikoa ez dakit non egongo den: litekeena da teorian idatzita egotea, baina praktikan ez dago. Hemen, kanpoko izen handiek balio dute, eta besteak tabernetan ari dira lanean euren proiektuek argia ikusten duten bitartean. Gure hizkuntzak administrazioan zein leku daukan ikusi besterik ez dago negar egiteko: funtzionarioen ia erdiek ez dute euskararik erabiltzen euren lanean. Hor joaten gara gu leihatiletara hiltegira doazen zezenak lez, ezpata noiz eta nondik sartuko. Medikuek ere ez digute euskaraz egiten. Profesional onak edo euskaldunak aukeratu behar ditugu: antza ez dago euskaldun onik, edo euskaraz ikasteko bezain ona den onik. Euskarazko komunikabide itzelak ditugu, profesional bikainak, baina gure instituzioek erdarazkoetan jartzen dituzte iragarkiak: jende gehiagok irakurtzen ditu. Eta gero, euskarazko komunikabideentzat diru laguntzak eskatuz gero, burujabeak izan behar dutela esaten dizute, eta horrela ez dago aklaratzerik. Nahi dugun lekura iristeko aukerak saltzen dizkigute eskolan, aldizkarietan, telebistan, baina gero, emakumea bazara, ezin zara ia inora heldu. Kristalezko sabaia deitzen diote, baina jo eta jo burua lehertzen duzun arte inork ez dizu azalduko zer den.

Eta benetan, diru gehiago kobratuko duelako zuek animatzen duzuen taldean barik, beste batean jokatuko duen jokalari bat da traizionatu zaituztena? Itsasoz, lurrez eta airez eraso egingo didazue, baina ez zaituztet ulertzen.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna