LARREPETIT

Istantak

Maddi Ane Txoperena Iribarren -

2018ko otsailak 14
Momentuak izozten saiatzen gara. Kamera batez, klik bakarrean, irudia hartu eta etorkizunerako gordetzen: begirada bat, mugimendua, hitz bat... Badirudi guztia harrapa dezakeela kamerak. Aurrerapauso handia eman da horretan azken urteotan sakelako telefonoekin: edozeinek, edonoiz eta edonola atera dezake kamera bat eta segundoa betirako mantendu. Hortik minutu gutxira lagunen sakelakoetan izanen da irudi bihurtutako segundoa, eta oroitzapenen sarea eraikitzeko oinarri hartuko dugu hurrengo egun, aste eta urteetan. Irudia ederra bada, elkarren gozamenerako. Baina bestela...

Horretatik pixka bat badu Iturengo inauterietan iaz sortu eta aurten are gehiago elikatu den polemikak. Animalia hilak erabili behar ote diren ala ez gorabehera, herrian kameren presentziak dakarrena ekarri baitu azalera. Eta berdin gertatzen da postalerako moduko inauteriak dauzkaten gainontzeko herrietan ere. Eguna iritsi, eta kamerei adi egon behar izaten gara jantzi, eraldatu eta munduaren aurrean beste nor izan nahi dugunean ere. Eta itxura bakarrik ez; gauzak aldatu egiten dira. Ez baita gauza bera mozorrotu, lagunekin egon eta momentua bizitzea parean hiru kazetari eta lau objektibo baldin badauzkazu zuri begira. Aldatzen duzu irribarre egiteko modua, postura, eta baita, ikusi denez, batzuetan mozorroa ere; eginen duzun astakeria lau haizeetara zabalduko den beldurrez.

Horregatik dira hain ederrak harrapatu ezin diren istantak. Egunkarietako azaletarako merezi ez dutenak; itxuraz hutsalak direnak; gerorako ardurarik gabe orain eta hemen bizi dituzun sentimendu, hitz eta usainak. Ezin direnak Whatsappetik bidali, baina uzten dutenak arrasto bat hurrengo eguneko aho zaporean. Teknologiak eginen ditu oraindik aurrerapausoak, baina zaila izanen du istant horiek harrapatzea. Gure esku altxorraz kontziente izan eta horrelako istantak baloratzea.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna