LARREPETIT

Greba

Onintza Enbeita -

2018ko martxoak 2
Nik ez dut ezagutzen lan berdina eginda gizonek baino gutxiago kobratzen duen emakumerik, nik badaukat lehengusu bat zaharrak zaintzen dituena, nire lagun bat oso feminista da eta ez du grebarik egingo, nire enpresako zuzendaritza batzordean gehiago dira emakumeak gizonak baino, telebistako langileak nahi duten moduan janzten dira, ez dut ezagutzen emakumea izatearren lanetik bota duten emakumerik... bada, ez da horrela.

Guztiok ezagutzen ditugu gizonezkoek baino askoz ere gutxiago kobratzen duten emakume kirolariak, esate baterako; oso gizon gutxi edo bat ere ez genuen ikusi zahar etxeetako greba luze hartan; greba egitea edo ez egitea aukera bat da, jakina, baina benetan feministak diren emakumeek egin egingo dute ahal badute; egunkarietako argazkiek argi erakusten dute gure enpresetako zuzendari gehienak gizonak direla; telebistako neskek takoiak eta tiranteak daramatzaten leku eta egun berean, gizonek trajea eta zapatilekin egiten dute aurkezpena, eta, beraz, pentsatzekoa da bietako bat ez dagoela eroso; emakume asko bota egin dituzte lanetik haurdun geratu direnean, eta badira adibide gehiago.

Mundua ez da martxoaren zortziko greban hasiko. Hain zuzen ere, horregatik ikusten dugu jende askok mundu horretan bizi garen erdiei nola gure egunerokotasunean ukatu egiten zaizkigun beste erdiari ukatzen ez zaizkion aukerak. Horregatik goaz grebara. Erakutsi nahi dugulako inposatu egin zaizkigula ordaintzen ez diren hainbat lan, eta ordaintzen diren lanetan baztertu egin gaituztela. Eta, orain, gure aldarrikapenak behin eta berriro zalantzan jarri dituen zenbaitek gurekin batera grebara atera nahi du. Arrakastatsuagoa izango omen da horrela. Litekeena da. Kontua da, inposatu zaizkigun lan horiek egiten badituzue, errazagoa dela gu guztiok grebara joatea. Baina, antza, hori ez duzue nahi. Zuek kalean egon nahi duzue, pankartan, titularretan... eta orduan, berriro ere, eztabaidaren hasierara itzultzen gara. Eta horrela, etengabe.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna