Niko Iurramendi.
ARRANPLATIK

Amaitzear

2021eko abuztuaren 24a
00:00
Entzun
Uda amaiera iristen ari zaigu, eta, horrekin batera, gure arraun jardunaren amaiera ere usaintzen hasiak gara. Eusko Label ligari bukaera emateko lau estropada soilik falta diren arren, irailaren 19ra arte arraunei eragiten jarraituko dugu. Ligan azken urteotan izan den joerari jarraikiz, Galizia alderako bidea hartuko dugu abuztuko azken asteburuan; asteburu berezia izaten da Kontxako banderaren atariko hau. Talde askok oso ohikoak ez dituen eskifaiak ateratzen ditu, hurrengo ostegunean Kontxako Banderaren sailkapen eguna baita, huts egin ezin den eguna.

Aurten, sailkapenaren behealdean ez dago ezer erabakitzeko; Zarautzek agur esango dio gorengo ligari, eta Tiranek irailaren 18an eta 19an jokatuko diren kanporaketak jokatuko ditu mailari eusteko. Meirakoekin, Bueuekoekin, Getariakoekin eta Kaikukoekin neurtuko dituzte indarrak, horiek lortu duten aukerari uko egin ezean.

Goiko aldeari begiratuz gero, iazko tenore bera duenekoan nago; Hondarribia eta Santurtzi elkarri mokoka dabiltza, beste talde batzuk haien aurretik jartzeko ahaleginetan dabiltzan bitartean. Urdaibaikook ahaleginak egiten ditugu hor aurrean sartzeko, baina ez dugu behar eta nahi bestetan lortzen, eta banderen lehian aritzeko zerbait falta zaigula ikusi da. Moreen alde lau puntu dauden arren, berdeak goranzko joera nabariarekin datoz. Zarauzko estropadetan maisutasunez irabazi baitzuten, eta aurreko igandean ere nagusitasuna erakutsi zutela esango nuke. Iazko Kontxako estropadetan ikusitako ontzia gogorarazi digu arraunlari eta arraunzaleoi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.