Euskal Eskola Publikoaren Jaia Mungian egingo dute, ekainaren 4an

Irati Urdalleta Lete.
2022ko abenduaren 17a
00:00
Entzun
Aurkeztu dute Euskal Eskola Publikoaren Jaia: 2023ko ekainaren 4an egingo dute, Mungian (Bizkaia), Mungialdeko ikastetxe publikoek antolatuta.

Datorren urtean jaiak 30. edizioa izango du, eta eman dituzte jada zenbait xehetasun. Jagon eskola publikoa da egun horretarako aukeratu duten leloa. Antolatzaileek azaldu dute zergatik: «Jaiaren urteurrena aprobetxatuz, publikotasunaren garrantzia aldarrikatzen du, inoiz baino gehiago, aurtengo leloak, Mungialdean erabiltzen den eta zaindu eta babestu adierazten duen jagon aditza du barnean aurtengo logoak».

Hain zuzen, logo bat ere ondu dute: «Irudiari dagokionez, euskal eskola publikoa eraikitzen, babesten eta ospatzen duten familia, ikasle, irakasle eta hezkuntza komunitatea irudikatu nahi izan ditugu, diseinu garbi, alai eta koloretsu baten bidez».

Prestaketa lanetan hasita daude, eta lau gune atonduko dituzte egun horretarako: eskola eta institutua, herriko plaza, Uriguen parkea eta Torrebillela parkea. Ekintza ibiltariak ere antolatuko dituzte. Gainera, ekainaren 3rako ekinaldiak ere prestatuko dituzte, baita urte osorako ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.