Aitor Renteria.
Euskal presoak. Taubira Justizia ministroa Baionan. Analisia

Paris, ezaren gurpilean

2014ko otsailaren 16a
00:00
Entzun
Taubira etorkizuneko justiziaz mintzatzera jin da Baionara. Gaurkoaz ez. Hori bermatzeko mintzaldira sartzen zirenak iragazi zituzten eta galderak hautatu. Saihestu du Taubirak presoen gaia, hurbilketa, eritasuna, heriotza, inposaturiko sakabanaketa, eskubide urraketa edota familiei inposaturiko bidaia mugagabeak. Ezezkoan baino ez da garatzen Parisko hiztegia.

Eragileek bat egindute preso eta iheslarien kolektiboaren bide orriarekin. Taubirak ez du entzun. Manifestazioa ikusi ez duen bezala. Ezaren gurpilak hitz ederren lilura lagun. Jakin badaki urtebetean hiru preso hil direla presondegietan. Badaki Frantziako Giza Eskubideen Liga presente dela Bake Forumetan.Sarkozy «atzerakoiak» onartu zuela (hitzez) presoak hurbil zitezkeela Euskal Herrira baina egin ez.Hollande «aurrerakoiak» ez erran, ez egin. Lurralde elkargoa eskatu du Ipar Euskal Herriak. Ez. Laborantza Ganbera, euskararen ofizialtasuna, ikastolentzako legea. Ez. Euskarazko aldarri oro frantsesera itzultzean, ezezkoa. Bertze parametro batzuetan dabil oraindik Frantziaren agenda, konponbide integraletik urruti.

Gomendioak mahai gainean ditu. Presoen gaia «aurki» aipatuko duela, laster jinen dela dio Taubirak. Martxoaren 1ean du hitzordua, Bake Forumean, nazioarteko taldearen aitzinean. Parisek «aurki» dio. Axularren hizkuntzan«gero dioenak, bego dio». Parisek badaki, eragileen engaiamendutik, preso eta iheslarien gaia, saihetsezina dela konponbidean. Ezezkoan dirau.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.