EAJ, Urdaibaiko Guggenheim museoaren alde

2023ko maiatzaren 20a
00:00
Entzun
Elixabete Etxanobe EAJren Bizkaiko ahaldungai nagusiak berretsi egin du Urdaibain Guggenheim museoa eraikitzeko konpromisoa, eta Gernikan egindako ekitaldi batean lehenengo lanak iragarri ditu: esan duenez, uda ostean hasiko dira eraikin zaharrak eraisten, museoa eraikitzeko aukeraturiko orubean.

Etxanobek azaldu duenez, eraiste lanak lizitatzeko prozesua abian da jadanik, eta datozen asteetan lizitatuko dituzte orubetik kutsadura desagerrarazteko lanak ere, Dalia enpresa zaharra zegoen tokian. «Gernikari eta Urdaibairi etorkizun berri bat emango diogu. Egitasmo honek aukera ematen digu eskualde osoan garapen ekonomiko eta kulturala bultzatzeko», adierazi du hautagai jeltzaleak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.