Udal eta foru hauteskundeak. Gipuzkoa

«Gobernantza feminista» nahi du Iriartek

2023ko maiatzaren 23a
00:00
Entzun
Erronka «kolosalek» gobernantza feminista eskatzen dutela adierazi du EH Bilduko Gipuzkoako ahaldungai nagusi Maddalen Iriartek. «Berdintasunez bizitzeko eskubidea» aldarrikatu du, «genero zein sexu orientazioagatik diskriminatuko ez den gizarte bat eraikitzeko». Villabonako eraso homofobo eta arrazista, eta Orioko erailketa matxista gogoratu ditu; eta Gipuzkoako EH Bilduren alkatetzetako ekarpen «aberasgarriak» azpimarratu ditu: «Errenteria eta Azpeitiko emakume etxeak, halako gune bat sortzeko Oñatin egindako partaidetza prozesua, Hernaniko kulturarteko plaza feminista, Orioko Udalak indarkeria matxistari aurre egiteko aktibatu duen erreparazio fasea...».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.