Noiz sortua: 2019-11-03 00:30:00

Suizidioa. Hildakoaren ingurukoak

Markel Irizar «Amodio froga baten moduan ikusten dut egin zuena»

Irizarrek 18 urte zituen aitak bere buruaz beste egin zuenean. Jendaurrean solastatu izan da jazoera hark eragindako sentipenez, begiak betetzea saihestu ezinik gehienetan. Uste du gaiaz aratz aritzeak garrantzi handia duela.
LUIS JAUREGIALTZO / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Arantxa Iraola -

2019ko azaroak 3

Markel Irizar txirrindulari ohiak (Oñati, Gipuzkoa, 1980) aratz kontatzen du nerabezaroko oroitzapen asko aitaren alkohol mendekotasunak narriatu zituela beren etxean; argi mintzatu izan da, halaber, haren suizidioaz. Garbi du zenbait pertsonarentzat deserosoa izan daitekeen ikuskera duela, eta ongi neurtu nahi ditu hitzak: «Nik amodio froga baten moduan ikusten dut egin zuena. Hark esan zuen: 'Ez nabil ondo. Duda daukat egoera honi buelta ematea lortuko dudan, eta segurtasunik ez izate honek sortzen badu nire emazteari edo nire semeari arazoak sortzea, bada paretik kenduko naiz'. Nik uste dut berak horrela planteatu zuela. Nik horrela ikusten dut».

Badaki zer den besteren begietan ulertu ezinak sortzen duen dardara ikustea. «Bada jendea, hori entzunda, ea apologia egiten ari naizen galdetzen didana. Ez da apologia. Nik gai hau bizi izan dudan era da». Areago ere badoa: «Zein gara gu esateko gure sufrimendua ez areagotzeko pertsona horiek hemen jarraitu behar dutela? Zein naiz ni nire aitari esateko: 'Ez, jarraitu hemen niri pena hori ez emateko'». Ulertzen ditu berearekin bat ez datozen ikuskerak: denak. «Sentiberatasun handia eskatzen duen gaia da, bakoitzak era ezberdin batean bizi du. Kasu bakoitza, gainera, apartekoa da». Epaiak, era batekoak edo bestekoak, sobera daudela uste du. «Niri esan izan didate: 'Zelako koldarra izan zen'. Eta nik esaten dut: 'Edo zelako ausarta'».

Labirintoan

Prebentziorako urratsetan aurrera egitea egoki iruditzen zaio, baina iluntasuna gailentzen denean, bideak askotan labirinto direla ikusi du usu: «Kasu gehienetan, desoreka bat dago, eta, pertsona horri lagundu nahi izan arren, aurrena utzi egin behar dizu laguntzen, eta gero asmatu egin behar duzu laguntzen. Profesionaletara helduta ere, kontua da profesional horrek asmatzea».

Duela 21 urte izan zen, 18 urte zituen orduan Irizarrek. Aitarekiko miresmena ez du apaldu haren suizidioak, eta begiak busti egiten zaizkio oroitzen duenetan: maitasunez. «Kristoren gizona zen, niretzat eredu bat. Printzipioak zituen gizon bat zen: kontsekuentea». Usu sentitu du haren falta urteotan: semeak txirrindularitza profesionalean egindako bidea ikusi gabe hil zen, bilobak —hiru seme ditu Irizarrek— ezagutu gabe. Min emateraino sentitu du absentzia: «Zenbat gozatuko ote zuen horrekin guztiarekin! Pena hori dut». Sarri mintzatzen zaie aitonaz etxeko txikiei. 12, 9 eta 7 urte dituzte: «Dena dakite. Naturaltasunez hitz egin diet». Izan ere, argi du gaiaren inguruko «tabuak» mesederik ez dakarrela. Minbizia izana du, eta orduan ere hautu bera egin zuen: gaia ez zuen tapatu. Izan ere, trabatzat du, oro har, gizartean maiz gailentzen den joera, bizitzaren «alde ona bakarrik» erakustekoa. Sare sozialak ditu gogoan: «Dena da Seychelleetako uharteetan egotea, edo laku batean, edo azkazal gorriak erakustea... Zenbat aldiz ikusi dugu argazki bera? Inork ere ez dio: 'Gaizki nago'».

 

Edurne Pasabanen testigantza.

Aitziber Garmendiaren testigantza.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Koronabirusaren azken datuak

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 13.406 gaixok eman dute positibo koronabirusaren proba eginda. 905 hil dira. COVID-19 gaitza izandako 4.972 pertsonari eman diete alta. Grafikoak, albiste barruan.

Elkarrizketa digitala: Felix Zubia

«Ez du abisatzen: ez dakigu arin hasi denak gaizki bukatuko duen»

Arantxa Iraola

COVID-19 gaitzaren izurriari aurre egiteko aparteko zeregina dute, oro har, osasun arloko profesionalek, eta bereziki zainketa intentsiboetakoek, pazienterik larrienak artatzen baitituzte. Felix Zubia medikua zurrunbilo horretan ari da; ZIUko medikua da.

Angela Merkel kantzilerrak koronabirusari buruz hitz egiteko agerraldia egin zuen atzo. ©ADAM BERRY / FOKU

Koronabirusari aurre egiteko neurriak adostu ditu Europako Batasunak

Xabier Martin - Iñaki Petxarroman

Bilioi erdi bat euro eskainiko ditu Europako Batasunak birusak gogor jo dituen herrialdeek eskuratu ahal ditzaten. Herbehereek jarrera malgutu izanak aukera eman du akordiorako

Frantziako Polziaren kontrola Biriatuko mugan, artxiboko irudia ©Guillaume Fauveau

Kontrolak azkartuko dituzte Ipar Euskal Herrian

Oihana Teyseyre Koskarat

500 jendarme eta polizia arituko dira lanean pazko asteburuan. Egoera ekonomikoan kalte handiak izanen direla esan du prefetak.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna