Irudia. Donostia

«Bortxatzailea zu zara», Donostian

BERRIA.
2019ko abenduaren 7a
00:00
Entzun
Azken egunotan, mundu osoan zabaldu dira Las Tesis kolektiboak Txileko hainbat hiritan egindako performance-aren irudiak: dozenaka emakumek, begiak estalita, aldi berean antzeztu zuten El violador eres tú izeneko obra laburra, indarkeria matxistaren eta estatu egituren arteko lotura azaleratzeko. Azaroaren 25ean antzeztu zuten lehen aldiz, Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egunean, hain justu, eta ordutik tokiko talde feministek hainbat herrialdetan eta hiritan errepikatu dute saioa. Atzo Donostian egin zuten —argazkian—, Konstituzio plazan, Txileko banderek lagunduta, baina pasarte batzuk euskaratuta: «Bortxatzailea zu zara», oihukatu zuten andreek. Bilbon ere prestatzen ari dira: hilaren 19an egingo dute, udaletxe aurrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.