Ahobizi

Euskaraz egiteko hitza

2017ko azaroaren 24a
00:00
Entzun
Aktibotasuna dakar ahobizi izeneko rolak: konpromisoa hartzen dute ahal den kasu guztietan euskaraz jarduteko. Batetik, eguneroko harremanetan: etxean, lagunartean, lantokian, saltokian... Ezagunekin euskaraz egin beharko dute erabat, baldin eta haiek euskara ulertu behintzat egiten badute. Nahiz eta haiek erdaraz erantzun, ahobiziek konpromisoa dute euskaraz egiteko, euskarari eusteko —lan arloko Eusle metodologiko eusle figuraren parekoa da kasu honetan ahobizi rola—.

Bestetik, solasaldiak ezezagunekin izaten dituztenean, lehen hitza euskaraz egin beharko dute beti; mintzakideak ulertzen badie, euskaraz jarraituko dute hizketan, nahiz eta haiek erdaraz erantzun.

Ahobizi izateko, beraz, ezinbestekoa da euskaraz hitz egiteko adinako gaitasuna edukitzea. Irudiaren gisako txapa bat emango diete parte hartzaileei, 11 egunetan aldean eraman dezaten, beren rola zein den ikusarazteko. 16 urtetik gorakoek parte har dezakete.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.