Paxlovid antibirala heldu da Hego Euskal Herrira
Pfizer konpainiaren Paxlovid botika antibiralaren 722 unitate jaso dituzte Hego Euskal Herriko administrazioek: 556 Eusko Jaurlaritzak eta 166 Nafarroako Gobernuak. Apirilaren 4an hasiko dira pazienteei errezetatzen. Sendagai horrek apaldu egiten du SARS-CoV-2 birusaren gaitasuna, organismoan ugaltzekoa, eta eraginkorra da ospitalizazioak eta heriotzak eragozteko. COVID-19 larria pairatzeko arrisku faktoreak dituztenei errezetatuko diete soilik.
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.