EMILE LARREK ESANAK

2015eko ekainaren 2a
00:00
Entzun
«Ene mundua da hori, kultura eta hizkuntza. Euskalduna izana naiz beti, euskal giroan hazia».

«Euskara batua ez dut nik egin, baina Herria-n banuen nik gider handi bat. Banuen errespontsabilitate bat. X sartzea bera, zer izan den! Zer ez dugun aditu! Euskara zikiratzen ari ginela eta...Euskara hitza bera, hori ere jadanik erreboluzio bat izan zen [...] 'Baina Euskal Herria ez da hemen fini', genion guk. Ari izan behar dugu hangoekin ere. Eta aldiz, besteek: 'Espainolak dira haiek!'. Hori zen giroa... Euskararen bateratzea izugarria izan zen».

Ez dut metodorik ukan sekula, baina beti mundu horretan bizi. Ene esperientzia izan da hori. Euskaltzaindian ere denetako txarrena naiz, ez dakit teorizatzen. Idazten dudana, xuxen idatziko dut, hori bai. Bere eta haren, Iparralde guzia dena nahasi dute».

«Problema ez zen gu egokitzea, baizik eta gure irakurlea segiaraztea, eta hori gauza guztietan: idazkeran, euskara batuan… Guk pedagogia bat bezala nahi ukan dugu egin. Pedagogia hori da kazetariaren lana, ez bakarrik idazkeran, baina ideietan eta denetan».

«Aitak eta amak ez didate bururik berotu apez egiteko. Nire baitarik bildua nuen gogo hori, katekesietarik-eta ez dakit batere nondik».

«Europa nork egina da joan diren 1.200 urteetan? Elizak! Nik ez dut onetsia Europari nola kendu dioten kristau erreferentzia. Eta lanjeros da horrela larrutzea. Izan daiteke kristau giro hori galtzen ari dela. Baina sistematikoki kendu nahi izatea kriminala da».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.