Futbola. Poloniako eta Ukrainako Eurokopa: A multzoa

Greziak emaniko itxura hobetu beharko du Errusia liderrari irabazteko

2012ko ekainaren 16a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Azken aukera da. Kale edo bale. Errealistak izanda, ordea, aukera gutxi ditu Greziak, 2004ko Eurokopako txapeldunak, final-laurdenetarako sailkatzeko. Errezatu, kandelak piztu... denetarik beharko du multzoko azkenak. Aurrean, izan ere, Errusia aurkituko baitu. Txukun ari da Dick Advocaaten taldea. Oso txukun. Partidaz partida puntuak pilatuz joan da, aukera asko sortuz, eta joko polita erakutsiz. Zerbaitegatik dago multzoko lidergoan. Hamaikakoetan aldaketa gutxi izango da. Nabarmenena Greziarrena: Sifakis atezaina Chalkiasen ordez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.