Belarriprest

Euskaldunak ez oztopatu

2017ko azaroaren 24a
00:00
Entzun
Jarrera positiboa adierazten du belarriprest figurak: nahiz eta agian gaitasunik ez izan solasaldiak euskaraz edukitzeko, ulertu egiten duela, eta ez direla arazo euskaldunek euskaraz egin diezaieten. Mezu hau ematen dute: «Bai, ongi hartzen dut norbaitek niri euskaraz egitea». Euskaraz hitz egiteko gaitasuna dutenentzat gonbite izan nahi du, beraz, belarriprest figurak.

Konpromisoa hartzen dute euskaraz dakitenei erdaraz ez eginarazteko, euskaraz egin nahi dutenei horretan uzteko —hain zuzen ere, Eusle metodologian uzle izena du jokabide hori daukan rolak—.

Belarriprest izateko, beraz, ezinbestekoa da euskara ulertu behintzat egitea —hitz egiteko gaitasuna dutenak ere izan daitezke belarriprest—. Txapa bat emango diete, Euskaraldiko 11 egunetan paparrean eraman dezaten; hala adieraziko dute euskara ulertzen dutela eta nahi dutela euskaldunek euskaraz egin diezaieten. Adin muga jarri dute hor ere: 16 urtez gorakoak izan behar dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.