arantxa elizegi egilegor
HILBERRIA. Abdelaziz Buteflika

Botereari lotutako buruzagia

2021eko irailaren 19a
00:00
Entzun
Aljeriako presidentetzan urte gehien igaro dituen buruzagia izan da Abdelaziz Buteflika: lau alditan irabazi zituen presidentetzarako hauteskundeak. Baina haren garaipenek iruzurraren mamua zabaldu zuten azken urteetan.

Oso gazte zela, 19 urterekin, jaioterri izan zuen Maroko utzi, eta Aljeriara itzuli zen Buteflika, eta han bat egin zuen mugimendu independentistarekin. Horri esker, 25 urterekin, ministro kargua eskuratu zuen lehen aldiz, eta, handik gutxira, Atzerri Ministerioa zuzentzeko hautatu zuten. 1979an, ordea, ustelkeria salaketak medio, erbestera jo behar izan zuen.

Buteflika 1987an itzuli zen Aljeriara, eta hamarkada bat baino gutxiago barru, 1999an, boterearen kargu gorenean zen, presidentetzarako bozak irabazita. Haren azken urteak, baina, ez ziren horren gozoak izan. 2019an utzi behar izan zuen kargua, protestek bultzatuta. Geroztik, osasunak okerrera egin zion. Ostiral gauean hil zen, 84 urte zituela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.