'Harresi gorria' proiektua aukeratu dute Sadar berrirako

Sadarrek izango lukeen itxura berria. OSASUNA.
Julen Etxeberria.
2019ko otsailaren 26a
00:00
Entzun
Osasunako bazkideek oso argi utzi dute: Sadar berria nahi dute. Euren artean egindako bozketak agerian utzi du. Izan ere, botoa eman dutenen %90,37k egin dute estadio berri bat eraikitzearen alde. 7.599 aldeko boto izan dira. Aldiz, 644k bakarrik bozkatu dute oinarrizko eraberri erreforma baten alde.

Eta behin estadio berri bat nahi dutela zehaztu ondoren, bazkideek ere argi dute Sadar berria nolakoa izatea nahi duten. Harresi gorria izeneko proiektuaren alde egin dute. Hura izan da aukerarik bozkatuena: 3.820 boto jaso ditu, botoen (%45,43).

OFS Architects enpresak diseinatu dute Harresi gorria proiektua. 24.481 ikuslerentzako estadioa da, egungo Sadarrek baino 6.000 gehiago. Hegoaldeko azpiko harmailarako aurreikusita dagoen gune berezia da proiektuaren bereizgarri nagusietako bat. 1.340 ikuslek partida zutik ikusteko aukera izango lukete eremu horretan. Kostua, berriz, hamasei milioi eurokoa litzateke, BEZa kontuan hartu gabe. Klubak, beraz, gutxienez 23 milioi euroko mailegua eskatu beharko du, zazpi milioi euroko zorra baitu pilatuta. Horri guztiari, halere, baiezkoa eman beharko diote bazkideek, larunbat honetan egingo duten ezohiko batzarrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.