Neguan, 'Egun on, Euskadi' saioa ETB1etik ETB2ra pasatuko dute

urtzi urkizu
Donostia
2014ko urriaren 2a
00:00
Entzun
Maite Iturbe EITBko zuzendari nagusi izendatu zutenean, ETB1en aldeko apustu argienetako bat goizez gauzatu zen: Egun on, Euskadi saioa gaztelaniazko katetik kendu eta euskarazkoan jarri zuten. Iazko apirilean hasi ziren ematen goizeko lehen albistegia euskaraz, aurrenekoz. Ordutik, Estepan Aldamiz-Etxeberriak eta Olaia Urtiagak gidatu dute saioa ETB1en. Bilboko egoitzan egiten dute programa, lehen orduan albisteak eskainiz, eta 09:00etatik aurrera gonbidatuekin albisteen analisia eginaz.

BERRIAk jakin duenez, urtarrilean Egun, on Euskadi ETB1etik kenduko dute, eta ETB2ra itzuliko da. Hala jakinarazi dio zuzendaritzak saioko lantaldeari. Egun on, Euskadi saioa gaztelaniazko katean hasi zen 2009ko irailean, Vanessa Sanchezek eta Aitzol Zubizarretak gidatuta. ETB2n iraun zuen 2013ko martxora arte.

ETB1ek %1,8ko kuota

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan irailean %1,8ko ikusle kuota izan du ETB1 kateak, abuztuan baino bederatzi hamarreko gutxiago; iazko iraileko datu bera errepikatu du. ETB2k %8,9ko ikusle kuota izan du irailean, abuztuko bera. Iazko irailarekin alderatuz, hamarreko bat galdu du gaztelaniazko kateak. ETB3k %0,8ko kuota izan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.