Albistea entzun

Koronabirusa. HEZKUNTZA PENTSALDIAN

Azterketatan

Eneritz Garro - Mondragon Unibertsitateko irakaslea

2020ko azaroak 25

Testu hau idazten dihardudan tartean ikasle asko eta asko azterketatarako ikasten ariko da eta ez dira gutxi izango zuzenketetan buru-belarri dabiltzan irakasleak ere. Azterketa, horixe da oraindik ere ikasleen ikaste-prozesuari neurria hartzeko askok beharrezkotzat jotzen duten erraminta. Behar hori argi azaleratu zuen udaberriko konfinamenduak ere, ebaluazioak —edo ebaluazioaren izenean kalifikazioak— kezka eta eztabaida sortu zuen hezkuntza sistemako agente desberdinen artean eta etxealdian ikasleei azterketak nola egin asmatzen egon zen nahikoa lan.

Inor gutxik jartzen du zalantzan ebaluatzeko modua dela irakaste moduaren ispilu argienetakoa, ebaluazio moduak baldintzatuko du neurri handi batean ikasleei eskainiko diegun ikaste esperientzia. Ebaluazioaren paradigma nabarmen aldatu da azken urteotan eta fokua ikaslearengadik ikaste-irakaste inguramendura zabaltzeko beharra azpimarratzen dute adituek. Ebaluazioaren azken xedea izan beharko litzateke ikaskuntza eta irakaskuntza hobetzea. Hortaz, bi funtzio nagusi izan behar lituzke ebaluatzeak: batetik, ikasleari laguntzea bere indarguneak eta hobetzekoak identifikatzen; eta bestetik, irakasleari ikustaraztea ikasleari eskaintzen dizkion baliabideak nahikoak ote diren ikaste-helburuak erdietsi ahal izateko.

Ebaluazioaren paradigma aldatzeak eskolako kulturan zuzen-zuzenean eragiten du. Ikaskuntza eta irakaskuntza hobetzea bada helburua, nork ebaluatu behar du zer? Irakaslea al da ebaluazioaren erantzule bakarra? Ikasleek zer dute esateko euren ikaste prozesuaren eta eskaini zaien inguramenduari buruz? Zer da ebaluatuko dena? Edukiak ebaluatu ordez, konpetentziak ebaluatuko baditugu, horretarako azterketa al da tresnarik egokiena? Nola egokitu daiteke ebaluazioa ikasle bakoitzaren behar eta helburuei? Zein bitarteko jar dezakegu ebaluazioaren emaitzak ikaste-esperientzien hobekuntzan eragina izan dezaten?

Gurasoentzat ere aldaketa nabarmena da ebaluazio modua errotik ukitzea. Kalifikazioa da askotan familiarentzat seme-alabaren ikaste prozesua neurtzeko modua. Zenbaki bat, horrexetara murriztu da historikoki ikaslearen ikaskuntza prozesuaren isla eta zenbaki horren inguruan sortzen dira askotan ikaskuntzari buruz guraso eta seme-alaben arteko elkarrizketak. Ikasleen ikaskuntza prozesuaz familiei berri emateko modu narratibo eta kualitatiboagoak ere asmatu beharko ditugu beraz.

Ebaluatzea kalifikatzea baino askoz zabalagoa eta sakonagoa izan behar dela ez da zalantzan jartzen. Zentzu horretan zenbait herrialdetan aurrerapauso handiak eman dira eta ebaluazioa eta kalifikazioa bereizteko ereduak ugaritzen ari dira, zenbait kasutan kalifikazioak kentzeraino. Euskal Herrian ere badira bide horretan urratsak ematen ari diren esperientziak. Hala ere, argi dago bidean gainditu beharreko oztopoak egon badaudela, ebaluazioarekiko eta kalifikazioarekiko ditugun ikuspegi eta pentsaerak askatzetik hasi beharko dugu beste egiteko modu batzuk esperimentatu eta ebaluazio hezitzailerantz urratsak emateko.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu zuten atzo NUPeko Euskara Taldeko kideek. ©NUP-EKO EUSKARA TALDEA

Euskararen eguna: Txibiteren agendan ageri ez den ospakizuna

Ion Orzaiz

Euskararen Nazioarteko Eguna «ospatzera» deitu du Ana Ollo kontseilariak (Geroa Bai), baina gobernuak ez du ekitaldi ofizialik prestatu

Urkullu Labiren bilera batera sartzen, artxiboko irudi batean. ©J.FONTANEDA / FOKU

Datuen goraldia apaltzen ahalegintzeko jarraibideak onartuko ditu gaur Labik

Arantxa Iraola

Osasun larrialdia berriz ezarri du Urkulluk, pandemia hasi zenetik hirugarren aldiz. 16:30erako deitu du Labi bilerara

<b>Mahai ingurua.</b> Ezkerretik, Lander Muñagorri, Ihintza Ostolaza eta Joseba Ibarretxe. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Bolumena igo, ertzetan ere entzun dadin

Gotzon Hermosilla

Eremu erdaldunetako gazteei euskararen eta euskal kulturaren transmisioa nola bermatu aztertu dute jardunaldi batean. Zenbait adituk esan dute periferia, arazoa baino gehiago, «irtenbidea» izan daitekeela
<em>Batuz aldatu</em>-ren aurkezpena, aurtengo ekainean. ©JON URBE / FOKU

Hizkuntza politiketan eragiteko prest

Berria

Ia urte erdia pasatu da eremu askotako ia ehun eragilek adostutako 'Batuz aldatu' dokumentua aurkeztu zutenetik. Euskara eroso erabiltzeko baldintzak sortzea du helburu egitasmoak. Arloz arloko lanketari ekingo diote 2022an.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.