IRITZIAK

2017ko azaroaren 24a
00:00
Entzun
Erakundeetatik lan egin behar dugu erabilera erraztu dezaketen baldintzak sortzeko; izan ere, hainbat ingurune zailagoak dira oraindik ere euskara erabili ahal izateko. Proiektu hau eraginkorra izango da bide horretan».

Bingen Zupiria Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburua

Nafarroan egoera soziolinguistiko desberdinak ditugu, jakina denez. Hortaz, erabilerari bultzada emateko planteatzen ditugun egitasmoak eragoera horiei egokitu behar zaizkie arrakastatsuak izateko».

Ana Ollo Nafarroako Gobernuko kontseilaria

Herritarrak izanen dira pertsonaia nagusiak. Hala ere, euskararen erabilera handitzeko ardura partekatua da: bakoitzarena eta molde guzietako entitateena. Alabaina, norbanakoen urratsek erakundeen geriza behar dute; euskarazko harremanak posible izan daitezen, baldintzak ezarri behar ditugu erakundeetarik».

Beñat Arrabit EEPko lehendakaria

Azken urteotan hainbestetan aldarrikatu dugun elkarlana egitasmo zehatz baten bueltan ardaztu nahiko genuke. Herriz herri auzolanerako eta eragile arteko harremanetarako eremu izatea gustatuko litzaiguke».

Elena Laka Euskaltzaleen Topaguneko lehendakaria

Norbanakook gaitasuna dugu gizartean aldaketak eragiteko. Euskaldunen ahalduntzeaz ari gara, hori kolektiboki egiteaz. Aukera dago 2018an jauzia egiteko».

Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.