• 1947. India independenteko aurreneko lehen ministro hautatu zuten Jawaharlal Nehru.
• 1966. Nehru hil eta bi urtera, haren alaba Indira Gandhi aukeratu zuten lehen ministro.
• 1977. Oposizio guztia Janata alderdiaren inguruan bildu, eta Indira Gandhik hauteskundeak galdu zituen.
• 1980. Bozak gehiengo osoz irabazi, eta laugarren legealdia hasi zuen Indira Gandhik.
• 1984. Urrezko tenpluko sarraskiaren ostean, Indira Gandhi hil zuten bi bizkartzain sikhek. Haren seme Rajiv Gandhik aidean irabazi zituen bozak.
• 1989. Bofors armen ustelkeria eskandaluaren ostean, Rajiv Gandhik hauteskundeak galdu egin zituen.
• 1991. Artean Kongresuaren Alderdiko presidente zela, Tamil Tigreek Rajiv Gandhi hil zuten.
• 1998. Rajiv Gandhiren alargun Sonia Gandhi Kongresuaren Alderdiko buru hautatu zuten.
• 1999. Sonia Gandhiren porrota: BJPk irabazi zituen bozak.
• 2004. Kongresuaren Alderdiak berriro irabazi zituen bozak, eta Sonia Gandhik Manmohan Singh izendatu zuen lehen ministro. Rahul Gandhi diputatu hautatu zuten.
• 2007. Rahul Gandhi izendatu zuten INCko idazkari nagusi.
• 2009. Singh berriro hautatu zuten gobernuburu INCtik.
Nehru-Gandhi: dinastia baten gainbehera
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu