ainara arratibel gascon
Tokio 2020. KEN ZAZPI [ORDU]

Hutsune bikoitza

2021eko abuztuaren 7a
00:00
Entzun
Ziklo olinpikoa amaitzen denean hutsune moduko bat sentitzen dutela adierazi izan dute kirolari askok. Bada, badira hutsune bikoitz bat sentituko dutenak: ziklo olinpikoa amaituta, kirola utziko dutenak. Eta horrek mahai gainean jartzen du beste galdera bat: zer gertatzen da kirolariekin goi maila uzten dutenean?

Izan ere, kirolari gehienen kasua ez da goi mailako gizonezko futbolariena; haiek, kontuak ondo kudeatuz gero, kirol ibilbidean zehar irabazitako diruarekin bizitzeko moduan dira. Karateka batek, piraguista batek edo eta badminton jokalari batek, adibidez, kirola utzitakoan beste ibilbide profesional bati ekin behar diote.

Eta hor hasten dira arazoak, askok aitortu dutenez. Izan ere, nahiz eta egun gehienek ikasketak izan, eta horretan aurrera egin den, lan munduaren gordinkeriarekin egiten dute topo. Izan ere, ikasketak amaitu ostean, kirolarikirol ibilbidea lehenetsi dute, eta ez dute ikasitakoan lan egin. Beraz, ohi baino adin altuagoarekin eta esperientziarik gabe iristen dira lan mundura.

Kirolari lotuta segitzen ez badute, zailtasunak dituzte askok eta askok horretarako. Erakundeetako kirol arduradunek, kirolariekin batera heldu behar dioten errealitateetako bat da. Eusko Jaurlaritzaren kasuan, eta Basque Team-en bidez, laneratze prozesuan laguntzeko programa bat dute martxan.

Bide horretan, kirolariek diote beren ibilbidean zehar jasotako balio eta ezagutza batzuk garrantzitsuak direla lan mundurako, eta hori lan curriculumean kontuan hartu beharko liratekeela. Kirola asko maite ez duten askok pentsatuko dute ez lukeela hala izan behar. Baina, niri, behintzat, egin beharrekoa iruditzen zait, zentzuzkoa. Izan ere, dena ez da futbolaren milioiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.