Albistea entzun

KRITIKA. DANTZA

Afrikar oihu modernoa

JESUS MARI BEGOñA -

2004ko otsailak 15

Koreografo eta dantzaria: Georges Monboye. Lekua: Arriaga antzokia. Eguna: otsailaren 13a.

Doinua eta armoniaren aurretik dantza-erritmoa dago musikaren sorreran. Boli- Kostako Monboye koreografo eta dantzariak Mendebaldeko Afrikako musika eremutik ekarri digu bertako kantu, erritmo eta dantza etnikoa Mendebaldeko zibilizazio modernoarekin nahasteko. Horrela azaldu zizkigun hasieran, tartean eta bukaeran saxofoi jazzistikoarekin eta emakumearen abesti tribalarekin. Bata giza-entonazioa eta presttissimoan egindako eskala kromatikoekin; bestea sorlekuaren kantu beroaren bitartez. Baina ez ziren haiek ikuskizunaren marka garrantzitsuenak. Dantza eta perkusiozko instrumentuak izango dira lanaren zutabeak. Monboyeren koreografia akrobatikoa da; dantzariek eman behar dituzten jauziak airean edo, lurraren gainean eta ziztu bizian emaniko pausoak desgaste handikoak ziren. Taldeko mutilek zein neskek aparteko gorputzaldia erakutsi ziguten ordubete luzean, bakarka binaka edo taldeka, etengabe, apenas tarte geldoak zituztelarik errekuperatzeko. Azkenean ia ez zeukaten arnasarik publikoaren txaloak eskupekoarekin ezkertzeko. Nahiz eta funtsean dantza etnikoan oinarritu erlijiozkoak, hasierako eta bukaerako jarrerak, edo besoen adierazgarritasuna edo alboko decubitoan eginikoak zurien dantza garaikideko ekarpenak ziruditen, hirietako dantza laikoan itxuraldatuak. Ikuspuntu barregarriarekin erantsi zioten dantzaldiari estatubatuar beltzek asmatu zuten break estiloko pausuak haien afrikar pausoekin alderatzeko.

Saxofoiaren modernitateak murgildu bagintuen egungo gizakiaren bila , perkusio hutsa zen dantza indartsuaren ia ardatz bakarra. Oinarri erritmikoa hiru perkusio joleek osatzen zuten: bik danbor dundunak zotzez jotzen zituzten, grabeak eta agudoak, tartean idiofonoak edo harizko ngoni-a; beste bik djenbe edo eskuz eta hanka arteko danbor mugikorra kolpatuz . Zerabilten erritmo arina eta sinkopatua ez zen berez oso konplexua, baina polirritmoak oparoak ziren, askotan djenbe bakarlariak apurtzen zituenak. Azkenean, entzuleok geure buruak entregatu genituen, eta haiekin bat abestu genuen beltzen haur kantua. -Jesus Mari Begoña

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©JON URBE / FOKU

«Tokiko zinema bat pentsatzeak mesede egingo luke»

Andoni Imaz

Zinemaren industriatik aparte dabil Costa eroso, eta bide horren balioa defendatzen du, autore zinema «ustelaren» aurrean. Miresten dituen zinemagileak ekartzen ditu ahotara maiz: «Poesia galtzen ari da».
Maïwenn zinema zuzendaria, duela bi aste, Cannesen. ©MOHAMMED BADRA / EFE
Josu Penades idazlea, atzo, Donostian, eleberria eskuetan duela. ©JON URBE / FOKU

Egarriak asetzeko hiru motibo

Naroa Torralba Rodriguez

Josu Penadesen 'Egarria' eleberria eman du Alberdaniak. Aita-seme batzuk ditu protagonista
Zetak taldea, azkeneko Herri Urratsen ©Patxi Belzaitz

Zetak, Krav Boca, FM Belfast eta J Martina batu dira EHZ jaialdiaren programaziora

Mikel Lizarralde

Aurretik iragarritako artistez gain, honako hauek ere izango dira Euskal Herria Zuzenean festibalean: Billie Brelok, Daudane, François del Mundo, Ixabe, Nize, Ztah, DIA DJ's, Atzarbale, Sofa, Pisoo & OPH eta Estelle D. Modu horretan, itxita utzi dute ekainaren 30ean, uztailaren 1ean eta uztailaren 2an Irisarrin (Nafarroa Beherea) egingo den jaialdiaren egitaraua.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...