KRITIKA. Antzerkia

Uso mezularia etxeko sukaldean

El mono habitado konpainiaren <em>¡Ave, osos!</em> obraren irudi bat.
El mono habitado konpainiaren ¡Ave, osos! obraren irudi bat. EL MONO HABITADO Tamaina handiagoan ikusi

Arantzazu Fernandez -

2021eko urtarrilak 12

¡Ave, osos!

Konpainia: El Mono Habitado. Antzezleak: Begoña Martin Treviño, Raul Camino, Aitor Perez, Javier Liñera. Zuzendaria: Ronaldo San Martin. Testua: Raul Camino. Argiak: Alazne Arzoz. Jantziak: La Funambulista. Lekua: Zarauzko Modelo aretoa. Eguna: Urtarrilak 8.

Jose Mari eta Txema bikotekideei uso bat sartu zaie etxeko sukaldean. Hegaztia jainkoaren mezularia baino ez da. Mutilak ateoak ditugu; beraz, ez dute mirarietan sinesten, baina txoria hortxe dute, egoskor, eta, gainera, hiztun: Jainkoa gutxiengoekin adiskidetu nahian dabil, eta, horregatik, gurasoak izateko aukeratuak izan direla diotse. Honaino ¡Ave, osos! komediaren laburpena. Eta egia esatera, sinopsia irakurrita kontrako aurreiritzia zabal daiteke, zeren, La Cake aux Folles antzezlanean (1973) bezala, bada komedia tradizio bat, non harreman homosexualak, umorez normalizatzeko aitzakian, barregarri uzten dituzten.

Alta, ¡Ave, osos! ez da bide horretatik abiatzen, Pez Linboren Oxido lanaren umore absurdo eta adimentsutik zein El mono habitado taldearen Benditas todo viene del cielo-ren planteamendu barregarritik baizik. Gainera, aipatutakoetan bezala, Begoña Martin Trebiño eta Raul Camino oholtzan aritzen dira. Baditugu, beraz, kalitaterako hainbat berme.

Ekintza guztiak etxeko egongelan garatuko dira, erritmo biziaz. Usoa ez da sukaldetik aterako, baina bai bertara sartu beste hiru pertsonaia nagusi. Elkarrizketek, eszenen arteko trantsizioek, ez dute erritmoa galtzen. Lau aktoreen lana eskertzekoa da: mikrofonorik gabe ahotsa argi eta garbi proiektatu eta gorputzaz jolasean, orain antzezpen naturalistara, orain gorputz espresiora jota, vaudeville gaurkotu baten antzera. La Funanbulistaren jantziek beti dute kutsu berezia, eta musika era oso egokituan dago txertaturik. Ez da falta ez sofarik ez sartu-irten azkarrak egiteko aterik, betiere, antzezlanak zabaldu nahi duen mezuaren mesederako. Protagonistek defendatzen dute, Cachorro pelikulan (2004) legez, beste era bateko gurasotasunak badirela, jaungoikoari parez pare hitz egitea badagoela eta Vatikano matxista eta homofobo horrek mafioso antzera jarduten duela. Amaiera ez dago oso urrun Children of Men-enarenetik (1992, 2006); tonua, berriz, bai, zeren ¡Ave, osos! obran ikusleek 80 minutu barrez oso gustura pasatu baitituzte.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

 ©JUAN CARLOS RUIZ / FOKU

«Hau deserosotasun baten kronika da»

Amagoia Gurrutxaga Uranga

Barruan sentitzen zuen ekaitza aztertzeari ekin, eta 'Galerna'-z erditu da artista. Bere identitateari eta gizarteari buruz galdezka hasi, eta hamaika galdera berri sortu zaizkio. Tabakaleran ditu ikusgai; liburuan ere eman ditu. Erantzun bila segitzen du.
Mary Shelley idazlea, John Opie artistak ondutako erretratuan. ©BERRIA

Azken gizakia gizakiaren azkenean

Joannes Jauregi

Otsailean 170 urte izango dira Mary Shelley hil zela. 'Frankenstein' du lanik ezagunena, baina, 2021 honetan, merezi du haren beste lan bati ere erreparatzea, lotura garbia baitu 2020tik mundua hartua daukan pandemiarekin.
Weezer izan zen Bilbao BBK Live jaialdiko kartelburua 2019an. Irudian, kontzertu hartako une bat. ©JAVIER ZORRILLA / EFE

Teknologia zaharren rocka

Itziar Ugarte Irizar

Maiatzerako iragarria zuen 'Van Weezer' lanaz gain, Weezer-ek beste disko bat iragarri du asteon: 'Ok Human', pianoan oinarritutako eta tonu orkestralez ondutako hamabi kantukoa.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.