andoni egana
HITZ ETZANAK

Ñaño

2018ko martxoaren 29a
00:00
Entzun
Esango nuke duela hamarraldi batzuetako moda hura pasea dela. Irrati eta telebista esatari gipuzkoar kostaldekoak entzuten genituen bere inguruko «ditut» edo «zaitut» esan ordez beste zonalde batzuetako «dittut» eta «zaittut» esanez, bustidurak edozer maitteagoa eta kuttunagoa egiten zuen ustean... Ez zen larria, akaso nire belarriak dira sentiberegiak.

Aste Santuaren sarreran, umerik txikienek eskolatik hiru egun jai izan dituzte. Guraso gehienek lanera joan behar izan dute, eta aitona-amonei tokatuko zitzaien zaintza-lana askotan. Eta aitor dezagun egia: gure herri hau nekez izango da herri, haurra la moñi-rekin utzi dutela lasai asko kontatzen duen jende mordoa dagoen bitartean. Hasierako errua gurea da. Ez dakit amona hitzak nola hartu zuen amoña-rako bidea, hor ez baita i edo u-rik ageri bustidura justifikatuko duenik. Guk amona amoñatu eta heldu ziren hemen bizi diren erdaldunak eta kariñoaren handia erakuste aldera amoña bihurtu zuten amoñi, eta artikulurik gabe bizitzen ez dakitenez la amoñi izan zen gero eta ondoren la moñi...

Euskaraz ez jakitea ez da delitu, baina «la moñi» esaten duenari isuna jarriko baliote ni ez nintzateke kexatuko. Hain izate jasoa hain hots ñañoaz izendatzen duenak ez luke besterik merezi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.