andoni egana
HITZ ETZANAK

Hitzak

2017ko urriaren 21a
00:00
Entzun
Xabier Amurizak askotan atera izan du gaia eta bada, edo izan behar luke, kezkagai. Esan nahi dugun huraxe zehatz esateko gabeziak sumatzen ditugu gure hizkuntzan. Itzuringuruka ibilita konpon gaitezke, antzeko zeozer esan nahi duen hitza erabil genezake, baina adierazi nahi dugun huraxe esateko arazoak dauzkagu albo-hizkuntzen makulurik ezean.

Alderantzizkoa ere gertatzen zait, niri behintzat, zenbaitetan. Gazteleraz non jaioa naizen galdetzen didatelarik, eta euskaraz binomioa baserriko/kaleko izaki, beti lehenik mihiratzen zaidana izaten da «en la calle» sortua naizela. Neu jabetzen naiz hankasartzeaz, baina konponbideek ere ez naute inoiz asebetetzen: «en la ciudad» ez baita egia, «soy urbanita» ere ez guztiz...

Futbol-taldeen arduradunak gure herriko neska-mutilei futbola jolasa dela eta balio hiritarrak transmititzen ahalegintzen direla irakurtzean piztu zait argia. Herriko umeei balio hiritarrak. Asmo txarrik ez duenak ez du oker ulertuko hitzon esanahia. Baina hitzek, egun, karga handia hartu dute. Are gehiago hitz horiek herritar eta hiritar badira. Erreten handia baitago, eta ez du zerikusirik populazio dentsitatearekin, hitz bat edo bestea hobesten dutenen artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.