andoni egana
HITZ ETZANAK

Langile

2018ko maiatzaren 1a
00:00
Entzun
«Langile bat naiz, lan egiten dut...» kantatzen genuen artean langile ez ginela. «Langile baten semea naiz ni aita bezala langile...» ikasi genion Leteri. «Zutik! lurrean kondenatu zaren langile tristea...»-rekin nazioartekotu ginen.

Langileen eguna. Maiatzaren Lehena. Ez zen edozein egun garai batean. Francok beldurra zion gerta zitekeenari eta Aberri Egunaren bezperetan adinaxe atxiloketa badaezpadako egiten zituen Maiatzaren Lehenera hurbildu ahala. Kataluniarrek, emakumeek eta pentsiodunek oraindik ere kalea borroka-leku garrantzitsua dela erakutsi berri duten honetan, langileen txanda da, emakumeak, pentsiodunak eta kataluniarrak barne, jakina.

Baina ez dakit... Egunaren bezperetan ari naiz hau idazten eta gurean ez du oraindik telefonoak jo. Langile askok kaleari zubia lehenetsi dion seinale izan daiteke. Irakurri berria dut Laurent Cantet zinema-zuzendariaren esaldi bat zer pentsatua eman didana: «Duela bi hamarraldi bazen langile klasekoa izateari lotutako harrotasun bat. Orain galdu egin da hori. Langileek jasaten duten zapalkuntza sistematiko eta bortitzaren ondorioz, inork ez du klase horretakoa dela ezagutu nahi». Ez dakit hala den. Baina zapalduaren harrotasun hori galduko balitz, galdua legoke gehiena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.