andoni egana
HITZ ETZANAK

Versus-Copula (I)

2018ko otsailaren 3a
00:00
Entzun
Nondik gatozen jakin nahi izateak ez omen dakar kalterik. Egun, zail da horrelakorik sumatzen, baina ikusiko zenuten noizbait, dokumentaletan bada ere, idi-parea goldeari tiraka. Soroaren alde batean abiatu dira eta besterainokoa egin dute. Zarratada bat egin diote lurrari, lerro bat, erreten bat. Buelta hartu eta abiapunturantz joko dute gero, eta handik berriz ekingo diote.

Bertso hitza latinezko versus-etik dator, begi bistakoa denez. Latinez, versus horrek gauza bat baino gehiago esan nahi du, baina gaurkoari dagokion adieran itzuli esan nahiko luke. Horixe da versus-a: goldeak eginiko lerro bat, amaierara iristean atzera lehengora itzultzen dena. Horregatik (ere) kosta izan zaigu hainbeste erdaldunei bertsoazer den azaltzen. Haiek lerro bakoitzari deitzen dioteverso; guk, ahapaldi osoaizendatzeko erabiltzen dugu bertso.

Min ematen digu, toki eta egoera batzuetan handiagoa, hanka-motz bat egiteak. Silaba baten faltan lerroa amaitzea da idi-parea soroaren bukaeraraino iristeko indarge geratzearen pareko. Hanka-luzea egitean berriz, silaba bat gehiago, idi-parea sorotik kanpora doakizu, basoan barna, eguzkia gordetzen ari den lekurantz... itzainaren aginduei jaramonik egin gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.