andoni egana
HITZ ETZANAK

Helduaro

2018ko martxoaren 15a
00:00
Entzun
Biak aldi berean izan ez daitezkeen kontu asko dira. Gaztelerazko errefrau batek argi dio, sexista kutsua badu ere: «Amaginarreba mozkorturik eta upela beterik ezingo dituzu aldi berean eduki». Aulki-jokoan ezin dira ipurdi bakarraz bi aulki harrapatu; ezin da aldi berean epaitu eta epaile izan; ezin da zeure burua ezkertiartzatjo eta aldi berean Facebook-eko profilerako Dubainazaltzen zaren argazki bat aukeratu...

Horixe da Estrasburgok Espainiako aginte judizialari eta bidenabar gobernuei eta koroari esan diena: ezin dela aldi berean nagusi eta haur izan. Nagusi baitira aginte-organo horiek izatez eta izan nahiz. Beraiek egiten dituzte legeak; nahieran ulertzen dituzte lege horiek; komenentziara kondenatzen dituzte interpretazio horietara makurtzen ez diren herritarrak. Eta umeek bezala jokatzen dute, ume mainontzi eta salatari gisara, txio batek, abesti bateko esaldiren batek edo argazkiren bat erretzeak molestatzen dituenean. Adierazpen askatasuna zertan datzan ulertzeak bihurtzen gaitu heldu. Baina hauek nagusi izan nahi dute.

Ez da astebete bertsotan ari nintzela Erregeari makarra deitu niola. Ez naiz harrotzen, errimak behartutako ezina zen beste ezer baino gehiago. Baina badaezpada, mila esker, Estrasburgo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.