andoni egana
HITZ ETZANAK

Tranpa

2018ko apirilaren 5a
00:00
Entzun
Oso pertsona gutxi izango da bere bizitzako helburuak lortu, eta ondoren , oso lasterrera, tristurak joa, huts- hutsik eta erdi galdurik sentitu ez denik. Egunkari, aldizkari eta telebista kateek ematen digute horren berri. Arrakasta lortu duen pertsona askok, hasi Elvis Presleyrengandik eta Ivan Boeskyra, norabidea eta etika galtzen du. Eta egiari zor, hau halatsu dela pentsatzeko ez dut inoren bizitzara jo beharrik. Ni neu ere eror naiteke tranpa horretan.

Etika. Munduko toki batzuetan erlijioak indarra galdu zuenetik oso kolokan dabilen kontzeptua. Gorenekoan sinisteak, ongi-gaizkiak hark ezarriak eta finkoak zirela usteak izugarri errazten zuen kontua. Orain, zerbait oker egin eta ez zaituztela harrapatuko eta ez duzula ondoriorik ordaindu beharko jakinda, zerk bultzatzen zaitu ez egitera? Entzuten duzu Esperanza Aguirre bere agintaldiari buruzko azalpenak ematen, eta zure etika kontzeptua ez ezik zure adimen-mailari erasotzen ari zaiola iruditzen zaizu... Hasierako esaldia Donald Trumpek botea da duela 30 urte. Peter Singerren Etica para vivir mejor liburuan dator. Ordurako negozio-gizon arrakastatsua zen. Tranpan eroria zegoen ordurako. Bera zen, orduan ere, ohartzen ez zen bakarretakoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.