andoni egana
HITZ ETZANAK

...baino...

2018ko apirilaren 10a
00:00
Entzun
Paris-Roubaix ikustea bezain atsegin gertatu zitzaidan entzutea. Ez dakit nor ari zen, baina une batean esan zuen Paristik Roubaixera txirrinda gainean iristea zailagoa zela ping-pongean buruaz aritzea baino. Hurrena, berriz, karrera horretan tentsio handiagoa izaten dela igogailu baten barruko tiroketan baino...Konparazioak. Bere xumean belarriak tentetuarazten dizkiguten tropoak. «Zaila ez, hurrengoa!» edo «handia ez, hurrengoa!» esan eta halere soldata lasai kobratzen duen esataria ipurdi bistan uzteko primerako adibideak.

Ardoagatik ere hala esan ohi da: lau fase dituela. Usaindu, ahoan gozatu, irentsi... eta kontatu. Ardo on bat dastatzea plazer handia bada, ukaezina da handiagoa dela ardo horren ontasuna norbaiti kontatzearen plazera, eta entzuleak ere sentitu egingo du ardo haren bikaintasuna norbaitek egoki kontatu baldin badio. Horretarako da hizkuntza, ezta? Norberak sentitu duena besteri sentiarazteko. Eta horretan denak balio du: tropoak, erdi-egiak, erdi-gezurrak, esajerazioak...

Orain, jende asko ikus daiteke jatetxe batean mahaira ateratako platerari argazkia eginez. Zertarako? Ez kontatu ahal izateko? Alferraren alferrez mihia kamustu egiten da. Eta mihi kamutsarentzat ez da plater onik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.