andoni egana
HITZ ETZANAK

Zazpi?

2018ko ekainaren 12a
00:00
Entzun
Hamabost hilabete barru Miarritzen bilduko dira hiru egunez munduko herrialde indartsuenetako agintariak. G-7a gurean. Alkateak dioenez, tamainako bilera batek hiriaren eta inguruaren ekonomia eta turismoari onura handiak ekarriko dizkio. Ez dakit ba Baionako langileari, Makeakolaborariari edo Etxalarko ostalariari hainbesteko onurarik ekarriko dion! «Probintziatako herri bat», «balioan jarri», «mapan kokatu»... esamoldeak erabili zituen Emmanuel Macronek erabakia arrazoitzerakoan.

Sinpatikoagoa da hilabetebarru mundua Lapurdirantz begira jarriko duen arrazoia. Aurtengo Frantziako Tourreko azken erlojupekoa jokatuko da hango errepideetan. Euskaldunon berezitasunik behinenaren berri emateko balia badaiteke, ongi etorria. Baina erabaki egin beharko da berezitasun hori hizkuntzan datzan edo-eta Ezpeletako piperrak diren. Eta bitartean, hamabost urteren buruan, topo egin berri dut hamairu-hamalau urterekin iparraldeko bertso-eskolatan nabarmentzen zen gazte batekin. Urrundua dabil bertsotatik. Urrundua sorlekutik. Bordelen ari da lanean. Itzultzeko gogoa adierazi zidan. Sorlekurantz ziur. Bertsotara agian. Zazpitik baino gehiago dugu hirurogeita hamabitik. 1946an sortu zuen Etxahun Irurik Agur Xuberoa!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.