andoni egana
HITZ ETZANAK

Ganduondokoa

2018ko apirilaren 7a
00:00
Entzun
Norbaitek esan dizu, edo, jakin duzu, halako tokitan lan eskaintza bat badela eta hautaproba gainditu duzu; norbaitek kontatu dizu halakok halako langile bat behar duela, joan zara, eta hartu egin zaituzte; zeure kontura lanean hastea erabaki duzu, zerbait probatzea... Garai batean lanpostua eta egun lana lortzeko moduak jakinekoak dira eta paradigmatizatu daitezkeenak. Ez zait gauza bera gertatzen, ordea, arlo guztietan. Unibertsitatekoa esaterako, motza neu, ez dut inoiz oso argi ulertu izan. Irakasle on asko egokitu arren ikasketak amaitu orduko handik aldentzea natural-natural erabaki genuen batzuek. Beste batzuk geratu egin ziren. Inguruan. Berta-bertan gero. Karrera amaierako lan, tesi, tesina, master, graduondoko... Atzo-gaurko eta gure-besteren izenek ez dute nahasmendua areagotu eta prozesua gizartera dadin zaildu baino egiten. Ez naiz bakarra izango sare horren funtzionamenduaz gutxi dakiena. Lehen ez nintzen fio «unibertsitaterik onena bizitza da» ziotenez. Biak ezagutzerik ez balego bezala! Cifuentesen tranpa eta zuritze saiakera negargarrien ondoren are gutxiago fio naiz «unibertsitatea da bizitzarik onena» esaldia praktikan jartzen duten lotsagabeez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.