andoni egana
HITZ ETZANAK

Dani

2018ko maiatzaren 11
00:00
Entzun
«Euskal kultura» batzuek modu batera ulertzen dugu eta beste batzuek bestera; «euskalduna» hitzarekin gauza bera gertatzen zaigu. Inolako gibel-asmorik gabe ere lagunen bati ezagutzen ez duzun beste bati buruz galdetzean, «euskalduna al da?» botako diozu, eta berak igual erantzungo dizu baietz. Baina zalantzan geratuko zara eta xehatu egin beharko diozu galdera: «Ba al daki euskaraz?».

«Aprobetxategi» deitu dio Mariano Rajoyk Albert Riverari, eta horrek ere hautsak harrotu ditu. Espainiar batzuei grazia egin die; beste askok hitzaren jatorriari buruzko jakin-mina azaldu du; Madrilgo egunkariek Euskaltzaindiari kontsulta egin diote; sarean purian dabilen gaia da... Eta esango nuke haiei buruz baino gehiago adierazten duela hitzak gure egoerari buruz. Euskaraz ez zekien euskal herritarren baten asmazioa izango da «aprobetxategi». Aditz horri atzizki hori horrela erantsi zionak euskara entzuten zuen, baina ez zekien eta, jakina, ez zuen erabiltzen, baina bere burua «euskaldun» joko zuen azentua azken silaban.

Markakoa ez ezik Marca-koa da espainiarren Presidentea. «Aprobetxategi» futbolak hauspotu baitu azken hiru-lau hamarraldietan. Guk ezagutu genuen lehen aprobetxategi-a Dani zen, Athleticeko aurrelari txiki hura, non behar hantxe...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.