andoni egana
HITZ ETZANAK

Grazia

2018ko martxoaren 6a
00:00
Entzun
Inoiz edo behin deskuidatu egiten dira izenez deitzen didatenean. Ez diot horri garrantzi handirik ematen. Esanguratsua iruditzen zait, ordea, deskuiduak beti norabide bera hartzea. Inork ez dit Juan Luis edo Ekaitz deitzen. Deskuidatzen direnen arteko ehuneko ia ehunak Iñaki deitzen dit. Eta egingo nuke Iñaki Egañaren berri ez duela hala deitzen didan jendeak oro har...

Izenak nortasuna adierazten duen ez dakit, baina datu asko eskaintzen dituela bai. Jatorriaz mintzo da izena; gurasoen ideologiari buruzko arrastoa ematen du; adinaren salatari egoskor bihurtzen da.

Hogeita hamar urte jiratu berri duen lagun askok kontatu izan dit gazte-txartela galtzeak adinako eragina duela eurengan inguruko taldeetako futbolari ezagunak eurak baino gazteagoak direla jabetzeak. Orduan jabetzen omen dira benetan bizitzari koska bat kendu diotela. Izenekin gertatzen zait hori niri orain. Agintean Mariano edo Iñigo sumatzeak ez nau hainbeste aztoratzen. Markel edo Unai badira gainetik daudenak kezkatzen hasteko arrazoirik badudala pentsatzen dut. Eta laster Iker izango da botere ekonomikoaren jabe; Beñatek aginduko du telebista publikoan; Igorrek mugituko ditu goi-politikaren hariak; Oihanaren bat ere izango da tartean...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.