andoni egana
HITZ ETZANAK

Kromoak

2018ko apirilaren 19a
00:00
Entzun
Larruzko baloia, «reglamentuzkoa», ez zuen edonork izaten; ez zen, hurrik ere, orain hainbat futbol-partida eskaintzen telebistaz; herriko zelaira joaten ginen baina hiriburukora oso nekez... Kromoak ziren haur futbolzale haiei eskueran geratzen zitzaizkigunak. Eta amorratuak ginen kromotan. Urtero hasten genuen bilduma oso gogotsu eta gero apaltzen zitzaigun grina, «paga» beste zerbaitetan xahutzen genuelako, futbolari batzuen kromoak oso «zailak» zirelako, edo errepikatuak geneuzkan kromoak jokoan galdu eta etsi egiten genuelako. Mutilen kontua zen batik bat futbolarien kromoena. Eta markena. Futbolarien bildumak marka komertzialek merkaturatzen zituzten arrakastaz aldez aurretik jakitun.

Lehen mailako talde bat bere herriko neska-taldearen aurka jokatzera zihoala eta hiru alabentzat emakume haien kromoak egitea otu zitzaion Badajozko andre bati. Txikitik hasi zen. Ingurutik. Bere kabuz. Alabak oso gustura geratu ziren nonbait eta emakumeen ligako Lehen Mailako futbolari guztien kromoak egiteari ekin zion gero. Estreinako aldia da nonbait eta arrakasta izan du. Kosta egin omen zaio lana burutzen. Baina orain badu estimazioa...

Arrazoia zuen trentzaren batzuk behetik gora egin beharrekoak direla kantatu zuen hark.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.