andoni egana
HITZ ETZANAK

Lanbrotan

2018ko urtarrilaren 14a
00:00
Entzun
Batxilergoko filosofia irakasle banintz, hurrengo bost hilabeteetarako banuke aski irakasgai atzoko BERRIAren 31. orrialdearekin. Eraldatuz joan zen ahots askea izenburupean, Miren Garaterena da bilduma lana. Joxan Artzek 1977an Jakin aldizkariari, 1995ean Argia astekariari, 2007an Euskadi Irratiari, 2014an egunkari honi eta 2011n Euskal Kulturaren Transmisioa graduondokoan egindako adierazpenak dira. Lezio izan nahi ez duten hamasei irakasgai trinko.

Gustura izango nintzateke, bai, datozen hilabeteetan filosofia irakasle —irakastea bigarren aldiz ikastea baita— gazteekin tradizioaz, ausardiaz, kantariaren funtzioaz, kritikaz, komisariotza politikoaz, artegintza eta politikaz, edertasunaz, unibertsaltasunaz, esku-lanaren garrantziaz, sortzaile izaeraz, maitasunaz, Jainkotxotasunaz, zoriontxoaz, gizakien eta izadiaren arteko harremanaz… berriketaldi lainoak edo eztabaida suharrak sortze aldera.

Eta erotismoaz ere hitz egingo genuke Geure bazterrak kantuaren gainean. Eta azalduko nieke toki jakin batean jaio izate hutsaz harrotzen denak asko duela lelotik, baina negar noiz eta zergatik egin asmatzen duen komunitate baten partaide izateak ematen duela harrotzeko adina arrazoi. Eta…
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.