andoni egana
HITZ ETZANAK

Linterna

2018ko apirilaren 26a
00:00
Entzun
Inoiz baino endredatuagoa da egoera. Toledoko itunekoak bildu dira eta pentsioek gora egingo omen dute. Oraindik ez da deus gauzatu, ordea; jeltzaleek tinko esan zuten Katalunian 155. artikulua indarrean zegoen bitartean ez zutela Estatuko aurrekonturik onartzen lagunduko, baina pentsioen igoera eta transferentziaren batzuk medio negoziatzeko prest ez ote dauden zabaldu da azken boladan; Ciudadanosek horrelakorik gerta ez dadin presionatzen du Espainiako Gobernua eta Mariano Rajoyk hiru aldiz ukatu behar izan du PNVrekin zerbait negoziatzeko prest dagoela... Kataluniarrak dauden bezala daude; Urkullu lehendakariak Kanbotik kanpo ikusten du bere burua; Barkos andereak ere baieztatu du ez dela Kanbon izango.

Konpondu konpontzen zaila dela eta gutxienez ulermen ariketa bat egiteko prestatu zara, sakonera joz. Baina munduko espeleologo onena izanda ere ez duzu deus garbirik atera ahal izango. Jaitsiko zara lehen lurpeko mailara eta ez duzu egoera honetara ekarri gaituzten arrazoien aztarnarik aurkituko; bigarren lur-mailan ere ez; segiko duzu hirugarren, laugarren, hamazazpigarren... kotaraino eta, etsita, buelta hartzea erabakiko duzu.

Gainera, aspaldi ohartu zinen linternaren pilak ahituta zeneuzkala. Beraiek eginak dira...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.