andoni egana
HITZ ETZANAK

Nazkagarri

2017ko azaroaren 16a
00:00
Entzun
Nazka: gauza ezatseginek gure zentzumenetan sortzen duten ukapena: «Janari horrek nazka ematen dit». Narda. Higuina.

Nazkagarri: gogoeza, ezatsegina, higuina sortzen edo eta ematen duena: «Sugeak nazkagarriak izaten dira».

Suminduta jo dut hiztegira. Gutxitan adinako nazka sentitu nuen, eta, halere, hitza ez zitzaidan aski. Nazkatik gorakoren bat behar nuen nire sentimenduak zehatzago azalduko zituena. Telebista kateei xapika ari nintzen espainiar ultraeskuindar batek katigatu ninduen arte. Iruñean egiten ari diren epaiketaz ari ziren tertulian (hitz hori ere kakazten ari ote garen pentsatu dut orain, baina hori da gutxienekoa). Bi gizonezko bat zetozen oka egiteko garaian. Bost piztiaren artean ustez bortxaturiko neskatoa oso susmagarria iruditzen zitzaien. Egin omen diote segizioa eta azken urtebete pasatxoan izan duen jarrera, kalera irten normal-normal, sare sozialetan idazten segi... ez zitzaien iruditzen egiatan bortxatu duten emakume batengan ohikoa. Eta ez zuten behin esan, behin eta berriz baino. Ez noa epaituak epaitzera. Epaile hauek bai, ordea. Nazka motz geratu zait, baina hiztegiko adibideak baliagarri zaizkit: «Janari bila edozer esan eta egiteko gai diren sugeak nazkagarriak dira».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.