andoni egana
HITZ ETZANAK

Moduak

2018ko martxoaren 17a
00:00
Entzun
Arthur Shopenhauerrek liburu batean bildu zituen arrazoia lortzeko 38 modu desberdin. Lanbideagatik interesatzen zitzaizkidan modu horiek, bertsoa dialektika baita nagusiki, arrazoiari arrazoia. Hogeita hemezortzi modu horietan askotariko amarruak azaltzen dira, batzuk besteak baino zikinagoak. Esaterako, zeure burua juxtu sumatzen duzunean, zure arerioaren ahotan berak erabili ez duen argudio bat jartzen baduzu, hark denbora eta hitz asko galdu beharko ditu berak ez duela zuk esan duzuna esan argitzeko.

«Ad hominem» argudiatzea da beste amarruetariko bat. Argudiaketan ezin baduzu, sar zaitez arerioaren ezaugarriren batekin, nahiz eztabaidari zuzenean ez zegokion. Ari zara, demagun, azpeitiar batekin Jainkorik baden edo ez den eztabaidan. Ahitu zaizkizu Jainkoa badela frogatzeko argudioak, eta zera botako diozu: «Ulertzekoa da zuk Jainkorik ez dela esatea. Azpeitiarra zara, eta zuentzat ez da zezenak eta autoak beste Jainkorik».

Politikariek guk baino askoz gehiago dakite 38 modu horietaz. Diputatuen Kongresuan, betirako kartzela zigorra zela eta PPko batek behekoak ez ezik diputatuak goikoak ere biktimengurasoak zeuden goian aintzat hartu behar direla esan zuenean, modurik narratsenak ekarri zizkigun gogora.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.