andoni egana
HITZ ETZANAK

Estu

2018ko otsailaren 18a
00:00
Entzun
BBizitzaren mutur batean ez bada bestean estutzen zaituzte eta trontzoa beti bihurtuko dizute nekoso eta zaila, Fatima Bañezek esango du nahi duena.

Gure belaunaldikoek askotan entzun genuen leloa da: «Gu hamalau urterako hasi ginen lanean! Ez zuek bezala ikasi eta egon, egon eta ikasi. Orduan fantasia gutxi izaten zen eta beharko lanariheldu zer edo zer etxeratuko bazen!».Gure aurrekoen belaunaldia jubilatu zelarik —orain mende laurden jo dezagun— bazirudien bizitzaren haserako muturra hain gogor bizi izan zutenek bukaerakoa leunago bizitzeko aukera izango zutela etatxistegai ere bihurtu ziren, ordura arte arrotz zirelako, jubilatuen bidaia, hoteletako egonaldi, bufeteetako tripakada eta gainerako. Eragindako sehaskan jaiotakoei baino ez zegokien bukaera gozoaren tankera zuen…

Gurea aurrekoenaren aldean hasera nahikoa erraza izandako belaunaldia da oro har. Sobran gutxi baina eskas ere ez. Haseran estutu ez zigutena bukaeran estutuko digute, ordea. Bukatu dira jubilatu ondorengo jijiji jajajak gure belaunaldiarentzat.Ondorengoek, berriz, ez dakit nolako bukaera izango duten, baina trontzokoa guri baino askoz zailagoa egokitu zaie. Eta hau ez da belaunaldien arteko talka, betikoek betikoen kontra jokatu beharreko borroka baizik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.