andoni egana
HITZ ETZANAK

Metonimiak

2018ko maiatzaren 5a
00:00
Entzun
Hitz potoloak entzuten dira, eta zenbat eta larriagoak, orduan eta gutxiago esaten didate. Badakit uneari zor zaiola halako begirune bat... Baina horrexek berak unearen garrantziak garamatza errelatoa, enpatia, mina, biktimak, inplikazioa, proaktibotasuna eta gisa hortako hitz handi-txiki eta konkretu-abstraktuak behin eta berriz nahasian entzutera.

Eta ez da diskurtso arranditsuetarako ordua. Egin behar zituztenek egin dituzte, eta garai hori igaro da. Ez da metaforen garaia ere, metaforak interpretazio askori ematen baitie bide, eta, aukera hori izanez gero, bakoitzak helduko baitio komeni zaion aldeari. Metonimiaren sasoia da, zati txiki baten bidez osotasuna harrapatzen ahalegintzekoa. Gutariko bakoitzak baitu estu enfokatu eta zabal ikusteko modu bat. Juan Luis Zabalak herenegungo BERRIAn zekarrenaren moduko kontakizun asko behar izango ditugu erredakzioa, txapinak, alde bateko eta besteko, telefono dei bat... gertatu dena gertatu den bitartean nola bizi izan ginen gogoratzeko.

«Hik nahi duana esango dek baina hau ez ziok ondo» bota zidan Barajaseko eta Atocha eta Chamartingo atentatuaren ondoren. 1979ko uztaila zen. Ez nion jaramon handirik egingo baina «hau ez ziok ondo» hura oso barruan iltzatu zitzaidan...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.