ARGI ALDIAN

Metastasia, gantzei lotua

Ana Galarraga - Elhuyar Zientzia

2016ko abenduak 11

Tumoreen metastasiak gantzen metabolismoarekin zerikusia duela argitu du Bartzelonako ikerketa talde batek. Ikertzaileen arabera, minbizi zelulen ehuneko oso txiki batek baino ez du metastasia sortzeko ahalmena: %1-%5ek baino ez. Bada, orain jakin dutenez, haientzat gantza ezinbestekoa da.

Bartzelonako Ikerketa Biomedikorako Institutuan, ICREAn, egin dute ikerketa, eta han argitu dute metastasia eragiteko ahalmena duten zeluletan besteetan baino askoz ere gehiago espresatzen dela CD36 izeneko genea. Gene horrek kontrolatzen duen proteina gantz-azidoen errezeptore bat da; horrek erakusten du lotura zuzena dagoela gantzen eta metastasiaren artean.

Bestalde, proteinak metastasiarekin duen erlazioa ere garbia dela frogatu dute, saguetan egindako esperimentuetan: tumoreari CD36 genea gehituz gero, gaizto bihurtzen da, eta metastasia eragiten du; aldiz, inhibituz gero, metastasia ia desagertu egiten da.

Hori ikusita, ikertzaileak minbizi gaiztoak tratatzeko bide berri bat probatzen ari dira, CD36 genea blokeatzean oinarrituta. Britainia Handiko MRC Technology konpainiarekin batera hasi dira probak egiten, eta, dena ondo bidean, 5-10 urte barru CD36 genea blokeatzen duten antigorputzak prest izatea espero dute.

Horrez gain, dietan hartzen den gantzaren eta metastasiaren arteko erlazioa ere ikertzen ari dira. Izan ere, lehendik ere jakina zen gantzen kontsumoa minbizi batzuen garapenarekin lotuta dagoela, adibidez, kolonekoarekin. Erlazio hori ikertzeko, tumore-zelulak injektatu zizkieten saguei, eta, haietako batzuei besteei baino %15 gantz-azido ase gehiago eman zieten janariarekin. Dieta arruntarekin elikatutako saguen %30ak metastasia izan zuen; gantz-azido ase gehiago hartu zutenen artean, berriz, %80k izan zuen metastasia, eta, gainera, tumoreak gehiago hazi ziren.

Ikertzaileek ohartarazi dutenez, gantz-azidoen artean palmitikoa litzateke okerrena; hain zuzen, horixe da janari prozesatu askok daramatena (etiketetan palma-olio gisa agertzen da).

Nature aldizkari ospetsuan argitaratu dute ikerketa (http://www.nature.com/nature/journal/vaop/ncurrent/full/nature20791.html). Artikuluan nabarmendu dutenez, beraiek ahoko minbizia ikertu duten arren, gauza bera gertatuko da CD36 genearen jarduera areagotuta azaltzen den beste minbizi batzuetan ere, hala nola melanoman, biriketakoan, maskurikoan, gibelekoan, eta bularreko minbizi-mota batean.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Kezka adierazi dute lehen arretako hainbat langilek. Argazkian, Bilboko Areilza anbulatorioa. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

«Osasun sistemak eztanda egingo du»

Maialen Arteaga

Lehen arretako zentroen estutasunak azaleratu ditu COVID-19ak, eta aspaldiko aldarriak hauspotu ditu. Pandemiaren «bigarren olatua» iritsi dela aitortu du Eusko Jaurlaritzak, baina osasun etxeetan langileen erdiekin eta «lan gainkargarekin» dabiltzala salatu dute.

PCR probak egin dizkiete Donostiako Ramuntxo Berri tabernan izandakoei. ©Gorka Rubio / FOKU

505 positibo berri izan dira Hego Euskal Herrian

Berria

COVID-19a zuten zazpi pertsona hil dira azken astean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

Maddalen Iriarte prentsaurreko batean, artxiboko irduian. ©Juan Carlos Ruiz/FOKU

EH Bilduk Eusko Jaurlaritzari eskatu dio lehen arretako zentroen egoerari konponbide bat emateko

Olatz Esteban Ezkati

Eragile politiko, sindikal, ekonomiko eta sozialen arteko elkarlanaren beharra nabarmendu du indar subiranistak.

Donostian eginiko PCR proba bat ©Gorka Rubio, Foku

Alemaniak Hego Euskal Herrira ez bidaiatzea aholkatu du

Berria

Hego Euskal Herritik Alemaniara joaten diren bidaiariek aurrez PCR proba egin beharko dute.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna