Berlinale hasiko da gaur

Hilaren 16ra bitartean egingo da zinema jaialdia, eta hamazazpi film lehiatuko dira Urrezko Hartza sari nagusia eskuratzeko

Erredakzioa
2019ko otsailaren 7a
00:00
Entzun
Hamazazpi film lehiatuko dira gaur hasi eta hilaren 16ra bitartean Berlinalen, Europako zinema jaialdien artean urteko lehenengoa izaten den horretan. Parte hartuko duten zinemagileen artean Berlinalen lehiatzea eta sariren bat irabaztea zer den badakiten hainbat izango dira aurten. Hala, Lone Scherfig daniarrak The Kindness of Strangers aurkeztuko du lehiara, Isabel Coixet kataluniarrak Elisa y Marcela, Agnieszka Holland poloniarrak Mr. Jones, Faith Akin turkiar-alemaniarrak Der goldene handschuh eta Zhang Yimou txinatarrak Yi miao zhong. Guztiak izan dira, noiz edo noiz, sarituak Berlinalen.

Sail Ofizialeko lehian izango dira, halaber, Der Boden unter den Füßen (Marie Kreutzer), Di jiu tian chang (Wang Xiaoshuai),Gospod postoi, imeto i'e Petrunija (Teona Strugar Mitevska), Grâce à Dieu (François Ozon), Ich war zuhause, aber (Angela Schanelec), Kiz Kardesler (Emin Alper), …ndög (Wang Quan'an), La paranza dei bambini (Claudio Giovannesi), Répertoire des villes disparues (Denis Cote), Synonymes (Nadav Lapid), Systemsprenger (Nora Fingscheidt) eta Ut og stjaele hester (Hans Petter Moland).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.