BESTEEN AHOTIK

2015eko abuztuaren 25a
00:00
Entzun

«Hari esker, niretzat, normala zen euskarazko komikiak izatea»

Joseba Larratxe 'Josevisky ' Marrazkilaria

«30 urte dauzkat. Pixka bat atzean geratu zitzaidan Napartheid. Baina nire anaia zaharragoak erosten zituen aleak. Beraz, niretzako egina ez zegoen zerbait zen, eta, hain zuzen ere, horregatik gustatzen zitzaidan. Hamar urte inguruko adin tarte horretan, guretzako eginak ez diren gauzak, debekatzen dizkigutenak ditugu gustukoen.

«Napartheid-ek bezala Ipurbeltz-ek ere, nire marrazki estiloan eragin baino gehiago, normaltasun sentsazioa ematen zidaten, euskararen munduan komikien esparrua betetzen zutelako. Niretzat, gauza normala zen euskarazko komikiak existitzea. Horregatik, ez diot inoiz neure buruari galdetu euskarazko komikirik egotea posible ote den».

«Gazteen fanzine kulturan euskarak zuen hutsunea bete zuen»

Patxi Gallego Marrazkilaria

«Uste dut garai hartan bazegoela gazteen artean fanzineetarako kultura, baina ez euskaraz. Alde horretatik, hutsune bat bete zuen Napartheid-ek. Herri mugimenduan ere izan zuen bere presentzia. Nik gogoan dut Napartheid-en pankartak egin nituela unibertsitatean.

«Hala ere, gogoan dut nik TMEO eta garai hartako beste fanzine batzuekiko inbidia nuela. Batetik, horiek baino amateurragoa ikusten nuelako Napartheid. Eta, bestetik, niretzat, beti egon da arazo bat euskarazko komikigintzan. Uste dut gaztelerarekin dagoen askatasuna ez dagoela euskararekin. Euskaldunok geure burua erreprimitzen dugu, eta trabak jartzen dizkigu gure barruko filologoak».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.